800x600ean ikusi
©Xale
www.santaklara.galeon.com

Agurra
Berriak
Egitaraua
Inkesta
Historia
Argazkiak
Bertsoak
kokapena

Bertso berriak
Azken Portuk Zarautzi jarriak(1986)



1)
Bertso berri batzuek
nahi ditugu jarri
euskal jaietarako
entretenigarri
Azken Portutik gara
herrira etorri
denek jakin dezaten
auzo honen berri.

2)
Lehen Zarautzek zeukan
itsaso itxura
hargatik gaude Azken
Portuan modura
aldatu nahi genuke
lehengo martxa hura
ez bait dugu ardoa
hainbat maite ura.

3)
Gurdi bat bi railen
gainean zebilena
trenbidean fu ta fa
ditxososko trena
Zarauztar guztientzat
zer nolako pena
apartatu zieten
auzorik onena.

4)
Sasiko Martin zaharrak
ipinirik zita
Txirritak ere egin
zigun bixita
nola ez ba, Basarri
han bertan bizita
bialdu omen gendun
zerbait ikasita.

5)
Gero jarri zituzten
hainbat labadero
bertakoak zikinak
ginelako edo
futbolariek ere
behartu ezkero
bertan aldatzen ziren
jokatu ta gero.

6)
Gerra ondoreneko
Ajien sorpresa
Kasachof-en moda ta
Sabado inglesa
langileak halare
dirurikan eza
auzoa bihurtu zen
pobreen babesa.

7)
Zatartzen hasia da
geneukan lekua
aspaldian badugu
kotxetik nahikua
sarritan txanda dago
fila doblekua
gu al gara herriko
aparkalekua?

8)
Zortzigarrenarekin
oraingoz nahiko da
atsegin bazaizkizu
kantatu gustora
trago bat egin ezazu
bertsotik bertsora
eztarriarentzat ere
hobea izango da.




egunkaria

alojamiento web gratis
Otros servicios ofrecidos por HispaVista:
Ofertas de Trabajo y Busco pareja
Consigue una página web gratis o un
hosting con Galeón