800x600ean ikusi
©Xale
www.santaklara.galeon.com

Agurra
Berriak
Egitaraua
Inkesta
Historia
Argazkiak
Bertsoak
kokapena

BERRIAK





2003ko Santa Klaretako argazkiak sarean


Jadanik igo ditugu aurtengo jaietako argazkiak, ikusi nahi izanez gero bixita ezazu argazkiak atala

Txaparroko 22.alean esandakoei erantzunez

Txaparroren 22.zenbakian (2002ko Urriaren 31eko argitalpenean) Santa Klarako jaietan, herriko musika taldeei ematen zaien tratuaren inguruan jasotako kritikei erantzunez, honakoa adierazi nahi dugu:
Batetik, minduta sentitu garela kontzertu bat antolatzeko orduan gure auzoko festa batzordea eta Udala maila berean jarri direlako. Egia da, Azken Portun talde ezagunak ekartzeko,"La Polla" kasu, poltsikoak urratu behar izan ditugula. Zoritxarrez, gaur egun, gisa honetako taldeak dira jende aldetik, jaialdi baten arrakastaren gako. Esan beharrk ez dago, gainera, gure festak ez direla kontzertura mugatzen. Baliabide gutxirekin, dirulaguntza oso urria, antolaketarako behar beharrezko dugun lokal baten falta eta udal traben itomena gaindituz, hanbat ekintza antolatzen ditugu gizarteko arlo askotara iritsi asmoz: haur jolasak, kirolak, euskara, bertsolariak, ikuskizunak, politika...
Bestetik, musika taldeekiko izaten dugun jarrera kritikatu aurretik komenigarria dela, ezjakintasunetik ezer idatzi aurretik, errealitatea zer nolakoa den jakitea. Horretarako aski da zuzenean gurekin hitz egitea, komunikabideetan, zeharka, zarata ateratzea baino poilitikoen antzera.
Talde hauei guztiei, beti eman izan zaie diru kopuru bat, sorturikogastuak ordaindu ahal izateko lain bederen. Hala ere, ezin ahaztu, herri mugimenduaren filosofiari eutsiz, zenbat taldek jarraitzen duten musutruk urteetan lanean eta beti laguntzeko prest.
Horregatik eta bide zuzenetik goazela pentsatuz, aurrerantzean ere, ahalik eta festa herrikoi eta arrakastatsuenak egiten saiatuko gara oztopo guztien gainetik.




egunkaria

alojamiento web gratis
Otros servicios ofrecidos por HispaVista:
Ofertas de Trabajo y Busco pareja
Consigue una página web gratis o un
hosting con Galeón