|
EHNA tramitatzeko aukera izango da abenduaren 13an Zarautzen.
Nork bere naziotasuna aitortu ahal izatea, nazioarteko tratatu eta akordio askotan onartutako eskubidea da.
Duela bizpahiru urte, Udalbiltzak “Euskal naziotasuna aitortzeko agiria” jarri zuen abian. Ekimen instituzional horren bidez, beren naziotasuna askatasunez aldarrikatzeko eskubidea bermatzen zaie herritarrei.
Hala, jadanik milaka dira Euskal Herrian “Naziotasun Agiria” eskuratu dutenak, 450 bat Zarautzen. Dena den, Euskal Herri osoan bezalaxe Zarautzen ere “agiria tramitatzeko” beste aukera bat izango da abenduaren 13an.
Animo eta hurbildu zuen EHNA tramitatzera!
Aurkeztu beharrekoa:
- Errolda agiria
- Hiru argazki
- 15 euro
AZKEN PORTUkoak gera
Festa giroan gabiltza gaur batetikan bestera
Agur bat guztiontzako kantatuaz Habanera
dantzarako ere badu musika honek aukera
pauso bat eskubitara ta beste bat ezkerrera
dantza dezagun guziok txarangarekin batera
ez bakarrikan ibili etorri lagun artera
gu nolakoak geraden gero kontuak atera
hitz batean esateko AZKEN PORTUkoak gera.

| |